Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak 2023rako egutegi fiskala onartu du
2023·01·18
Mendaroko Udalak 2023rako egutegi fiskala onartu du
- Ordainketak helbideratzeko: 943-033282 edo www.mendaro.eus webguneko online izapideak egiteko aukeraren bidez.
Mendaroko Udalak 2023rako egutegi fiskala onartu du:
- TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN ZERGA: Otsailaren 1etik martxoaren 31ra, biak barne.
- ZABOR-BILKETA:
- SEIHILEKOA: Martxoaren 1etik apirilaren 30era, biak barne.
- SEIHILEKOA: Abuztuaren 1etik irailaren 30era, biak barne.
- IBI IRAUNKORRA: abuztuaren 1etik irailaren 30era, biak barne.
- UDALAREN ERABILERA PUBLIKOKO LURSAILAK OKUPATZEA. TERRAZAK. Irailaren 1etik urriaren 31ra, biak barne
- UDALAREN ERABILERA PUBLIKOKO LURSAILAK OKUPATZEA. BESTE BATZUK. Irailaren 1etik urriaren 31ra, biak barne
- OHZ HIRILURRA – LANDALURRA: maiatzaren 15etik ekainaren 30era, biak barne. (Zerga hau GFAren bidez kobratzen da).
Helbideratutako ordainagiriak: Zuzenean zordunduko dira zergadunaren kontu korrontean, finantza-erakunde laguntzaileetan, azken kobrantza-egunean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak: zergadunak adierazitako zerga-egoitzara bidaliko dira. Normalean, zerga-egoitza bere ohiko egoitza izaten da. Ordainketa edozein banketxetan edo aurrezki-kutxatan egin beharko da, ordainagiri hori aurkeztuta, edo Interneten, NIRE ORDAINKETAREN bidez. Bigarren hilabeteko 15erako ez bada jaso etxean dagokion ordainagiria, udal bulegoetan eskatu behar da, 9:00etatik 14:00etara.
Ordainketak helbideratzeko: 943-033282 edo www.mendaro.eus webguneko online izapideak egiteko aukeraren bidez.