Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udala herriko anbulategia udako hilabeteetan ez itxitzeko lanean ari da

• Iñaki Arregui alkatea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuordetzarekin batu da gaia bideratu eta mendarotarren kezkak eta ardurak mahai-gaineratzeko. Alkateak adierazi duenez, bertan jaso duten erantzuna “positiboa izan da; gaia bideratzeko konpromisoa dago”.

2020·06·23


Iñaki Arregui alkatea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuordetzarekin batu da gaia bideratu eta mendarotarren kezkak eta ardurak mahai-gaineratzeko. Alkateak adierazi duenez, bertan jaso duten erantzuna “positiboa izan da; gaia bideratzeko konpromisoa dago. Mendarotarrontzako herrian bertan anbulategia zabalik izatea ezinbestekoa da, Elgoibarrera joan behar izanik gabe. Osasuna da lehentasuna, lehen arreta ezinbesteko zaigu. Eguneroko hartu-emanean gara Osasun sailarekin eta epe laburrean gaia bideratzeko lanean gara”.