Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udala euskara eskolak antolatzen ari da 2024-2025 ikasturterako

Euskara ikasi nahi duten herritarrak irailaren 21a baino lehen Udalarekin harremanetan jarri beharko dira.

2024·09·06


Mendaroko Udala euskara eskolak antolatzen ari da 2024-2025 ikasturterako

Euskara ikasi nahi duten herritarrak irailaren 21a baino lehen Udalarekin harremanetan jarri beharko dira.

Mendaroko Udalak, Inleike eta UEMAren laguntzaz, 2024-2025 ikasturterako euskara klaseak eskaini nahi ditu. Eskola horiek herritarren beharretara egokitzeko, beharrezkoa da hizkuntzaren ezagutza-mailei eta ordutegiei buruzko informazioa jasotzea.

Horretarako, interesatuei irailaren 21a baino lehen Udalarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. Galdetegi hau bete dezakete,  943 033 282 zenbakira deitu 9:00etatik 14:00etara bitartean, edota udaletxera gerturatu.

Mendaroko Udala euskararen sustapenarekin konprometituta dago eta espero du ekimen honek hizkuntza gaitasunak hobetu nahi dituzten herritar guztiei hizkuntza ikastea erraztuko diela.