Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udala Arigune izango da Euskaraldian

• Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten uneoro, entitate barruan edo entitateak herritarrekin dituen harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan. • Euskaraldian parte hartzeko deia luzatu die herritarrei Mendaroko Udalak. Izen emate epea azaroaren 24ra luzatu da: izenematea.euskaraldia.eus.

2020·11·19


Mendaroko Udala Arigune izango da Euskaraldian

  • Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten uneoro, entitate barruan edo entitateak herritarrekin dituen harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan.
  • Euskaraldian parte hartzeko deia luzatu die herritarrei Mendaroko Udalak. Izen emate epea azaroaren 24ra luzatu da:  izenematea.euskaraldia.eus.

 

Mendaroko Udalak herritarrei Euskaraldian izena emateko deialdia luzatu die. Are gehiago, aurtengo berrikuntza Ariguneak dira; banaka euskaraz egiteaz gain, taldean ere euskaraz aritzeko guneak dira. Udalak, herriko beste hainbat elkartek bezala, izena eman du Arigune gisa Euskaraldian parte hartzeko.

Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten uneoro, entitate barruan edo entitateak herritarrekin dituen harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan. 

 

Herritarrek parte hartzeko deia

Euskararen erabilera bultzatu, hizkuntza ohiturak astindu eta egungo inertzia linguistikoak apurtzeko ariketa soziala dela gogoratu dute Euskaraldiaren parte diren eragileek.

2018an egindako lehen edizioan bezala, bi rolak hautatuko dituzten herritarrak izango dira Euskaraldiko protagonistak aurten 15 eguneko iraupena izango duen ariketan, azaroaren 20an hasita, abenduaren 4ra bitarte. Horretarako, gutxienez euskaraz ulertzeko gaitasuna duten 16 urte baino gehiagoko mendarotarrek ariketan zehar zein rol nahi duten erabaki beharko dute, beren hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratu ondoren, Euskaraldiak irauten duen bitartean rol bakoitzak dituen jokaerei eutsiz.

Norberaren hizkuntza praktikak aztertu eta, aurtengo Euskaraldiaren leloak dion bezala, euskara "gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" egiteko nahia duten guztiek ekimen honetan lekua dutela azpimarratu du Lazkaoko Udalak.

Azaroaren 24a bitarte eman daiteke izena  izenematea.euskaraldia.eus helbidean.