Link interesgarriak

Mendaroko udal liburutegiak zerbitzuak zabaldu eta udako ordutegia ezarri du

Harpidetza berriak, irakurketa kluba eta udako ordutegia izango dira nagusi datozen hilabeteetan liburutegian.

2024·06·18


Mendaroko udal liburutegiak zerbitzuak zabaldu eta udako ordutegia ezarri du

Harpidetza berriak, irakurketa kluba eta udako ordutegia izango dira nagusi datozen hilabeteetan liburutegian.

Mendaroko Udal Liburutegia udarako prestatzen ari da, eskaintza berriekin eta ordutegi berezi batekin. Ekainaren 24tik aurrera, liburutegia astelehenetik ostiralera irekiko da 10:00etatik 14:00etara. Aipatzekoa da abuztuan liburutegia itxita egongo dela, eta udako denboraldia amaitzean irailaren 2an ekingo diotela berriro bere jarduerei.

Berrikuntzen artean, liburutegiak bere bilduma handitu du hainbat egunkari eta aldizkaritan harpidetuta. Erabiltzaileak orain El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara eta Berria bezalako argitalpenez goza dezake. Gainera, Argia, National Geographic eta Muy Interesante aldizkariak gehitu dira. Beste aldizkari batzuk ere eskuragarri daude, baina harpidetzarik gabe: Aisia Biziz, Barren, Behinola, Bertsolari, Bidaiari, Cuba Información, Eko Lurra, El Jueves, El Karma, Etxalde, Euskal Herria, Fotogramas, Gazteberri, Gaztezulo, Irria, Kontsumobide, Mundo Negro, Qué Leer, Quo, eta Sustrai.

Udal liburutegiaren beste nobedadebat udazkenean iritsiko da,  helduentzako euskarazko irakurketa kluba martxan jarriko baita. Laster iragarriko dira egun eta ordutegiei buruzko xehetasunak, baita interesatuentzako izen-ematea ere.

Mendaroko liburutegiak herritar guztiak gonbidatzen ditu egungo zerbitzuen eskaintzari buruzko inkestan parte hartzera. Inkesta ekainaren 30era arte egongo da eskuragarri, eta online bete daiteke, bai esteka honetan, bai paperean, liburutegian bertan. Erabiltzaileen iritzia funtsezkoa da eskainitako zerbitzuak hobetzeko, eta liburutegiak inkestan parte hartzera animatzen ditu guztiak.