Albisteak

Mendaroko Txokolateak Kakao Errotako bisita gidatuak maiatzean Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko

• 3 hitzordu antolatu dira: maiatzaren 6an, 13an eta 20an. Guztiak larunbatak. Aurrez izena eman behar da info@chocolatesdemendaro.com helbide elektronikora mezu bat idatziz.

2023·05·05

Maiatzaren 14an, igandea, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da bigarrenez, eta horrekin batera, ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala egingo da, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko.

28 herritako errotak bisitatzeko aukera izango da maiatza osoan zehar. Tartean izango da Mendaroko Txokolateak Kakao Errotako bisita gidatua. 3 hitzordu antolatu dira: maiatzaren 6an, 13an eta 20an. Guztiak larunbatak.

Aurrez izena eman behar da info@chocolatesdemendaro.com helbide elektronikora mezu bat idatziz. Bertan eskainiko da hitzordua.

Ekimena Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteak antolatzen du.