Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Santakruzkoa eguneko zentroa berriz ere zabalik dago

2
Bederatzi erabiltzailerekin ireki da Mendaroko Santakruzkoa eguneko zentroa. Langileek PCR testak egin dituzte eta negatibo eman dute, eta Foru Aldundiak erabiltzaileei egindako probek ere negatibo eman dute.

2020·06·18


Mendaroko Santakruzkoa eguneko zentroa berriz ere zabalik dago

  • Bederatzi erabiltzailerekin ireki da Mendaroko Santakruzkoa eguneko zentroa. Langileek PCR testak egin dituzte eta negatibo eman dute, eta Foru Aldundiak erabiltzaileei egindako probek ere negatibo eman dute.

 

Mendaroko Santakruzkoa eguneko zentroa ireki da berriro ere, %70eko gehienezko okupazioarekin. Bederatzi erabiltzaile bertaratu ziren irekieraren egunean, baina, denera 12 pertsona hartu ahal izango ditu zentroak neurri berrietara egokituz.

Instalazioak ireki ahal izateko, kontingentzia plan bat garatu du eguneko zentroak, segurtasun neurri guztiak bermatzeko. Egunean bitan hartuko zaie langileei eta erabiltzaileei tenperatura: lehenengoz furgonetara igo aurretik, eta, bigarrengoz, merienda ostean. Bi infragorrien termometro ditu zentroak tenperatura kontakturik gabe hartu ahal izateko, bat furgonetan erabiltzeko eta bestea zentrorako.

Garraioari dagokionez ere neurri espezifikoak zehaztu ditu Santakruzkoa zentroak. Gurpildun aulki bakarra egongo da gehienez bidaia bakoitzean, eta lau erabiltzaile asko jota. Musukoa erabili beharko dute denek eta bidaien amaieran eserleku guztiak desinfektatuko dira. Furgonetan garbitasuna mantentzeko materiala egongo da: eskularruak, desinfekziorako materiala, musukoak etab.

Eguneko zentroan bertan ere segurtasun neurri batzuk jarraitu beharko dira. Sarreran oinetakoak eta gurpildun aulkien gurpilak desinfektatuko dira, eta kanpoko elikagai produktuak sartzean (esnea, zukuak etab.) edukiontziak ere bai. Langileak beti musukoa erabiliko dute eta zentroko eserlekuak indibidualak izango dira, erabiltzaile bakoitzari berea izendatuko zaio, eta bata bestearen artean bi metroko distantzia egongo da. Erabiltzaile bakoitzak, gainera, bere poltsa izango du objektu pertsonalak gordetzeko.

Aisialdiko jarduerak egoerara moldatuko dira, uneoro segurtasun neurriak kontuan izanda. Hasiera batean, komunikazioa, solasaldia eta narrazioa sustatuko dira, baita norberaren esperientziei buruz hitz egitea ere. Lokomozioa eta aire zabalaz gozatzea ere onartuko da, bakarkako ibilaldiak eginez zentroaren ondoko parkera.

Jantokian pertsona bakarra egongo da lauko mahaietan, eta bi pertsona zortziko mahaietan. Bainugela ere erabilera bakoitzaren ostean desinfektatuko da, eta eguna amaitzean, instalazio guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.

1 2