Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Santa Ana Jaiak bertan behera geratu dira eta koronabirusak eragindako kaltea arintzeko erabiliko da aurrekontua

Udalaren hitzetan, osasun-agintarien gomendioetan oinarrituta hartu da erabakia: “zaila izan da, kontziente baikara jaiek herritarrengan, baina bereziki, zerbitzuen, ostalaritza eta merkataritza sektorean duten eragin zuzenaz, pandemiak gogor eragindako sektoreak gainera.

2020·05·08


Mendaroko Santa Ana Jaiak bertan behera geratu dira eta koronabirusak eragindako kaltea arintzeko erabiliko da aurrekontua

  • Udalaren hitzetan, osasun-agintarien gomendioetan oinarrituta hartu da erabakia: “zaila izan da, kontziente baikara jaiek herritarrengan, baina bereziki, zerbitzuen, ostalaritza eta merkataritza sektorean duten eragin zuzenaz, pandemiak gogor eragindako sektoreak gainera”.
  • Mendaroko Udalak ez du baztertzen data horietan jai-kulturako egitarau alternatiboren bat egitea. “Hori aztertuko dugu, behin deseskalatze faseak aurrera egin bezala, Jai Batzordea deitzeko aukera dugunean”.

 

Mendaroko Udalak, udalean ordezkatuak dauden alderdi guztien adostasunarekin, koronabirusaren pandemiak sortutako ezohiko egoera aztertu ondoren, 2020ko Santa Ana Jaiak bertan behera uztea adostu dute. Uztaileko azken bi asteburuetarako zeuden aurreikusiak.

Udalak adierazi duenez, "erantzukizun sozialeko" kontua da. "Erabaki bat hartzea beharrezkoa zen, jaiek hainbat hilabeteko prestaketa behar baitute, eta egungo elkartzeko mugak medio eta etorkizun hurbileko egoerak erakutsiko duen ezjakintasunaren ondorioz, bertan behera uztea erabaki da”.

Udalaren hitzetan, "erabaki zaila" izan da, “kontziente baikara jaiek herritarrengan, baina bereziki, zerbitzuen, ostalaritza eta merkataritza sektorean duten eragin zuzenaz, pandemiak gogor eragindako sektoreak gainera”. Horren aurrean, adierazi dutenez, jaietarako aurreikusitako aurrekontua pandemiak eragindako behar sozial eta ekonomikoei erantzuteko erabiliko da.

"Jaiak bertan behera uztea eta ez atzeratzea erabaki dugu, osasun-agintarien gomendioetan oinarrituta eta beste herri batzuek egin duten ildotik”. Hala ere, Mendaroko Udalak ez du baztertzen data horietan jai-kulturako egitarau alternatiboren bat egitea. “Hori aztertuko dugu, behin deseskalatze faseak aurrera egin bezala, Jai Batzordea deitzeko aukera dugunean”.