Albisteak

Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak programazio berezia antolatu dute, Inauteriak direla eta

Inauterietako apaingarrien tailerra, karetak egiteko ikastaroa, mozorro desfilea, globoflexia eta mozorro argazki lehiaketa antolatu dira, besteak beste.

2022·02·16


Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak programazio berezia antolatu dute, Inauteriak direla eta

  • Inauterietako apaingarrien tailerra, karetak egiteko ikastaroa, mozorro desfilea, globoflexia eta mozorro argazki lehiaketa antolatu dira, besteak beste.

 

Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak programazio berezia antolatu dute datorren asterako, Inauteriak direla eta. Nahiz eta ospakizun egun nagusia datorren larunbatean, otsailaren 26an, izango den, aurreko eta ondorengo egunetarako ere ekintzak antolatu dituzte.

Ludotekari dagokionez, otsailaren 19an cluedo role play eta mozorro lehiaketa egingo dute Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek. Gainera, otsailaren 24an, 25ean eta 28an inauterietako apaingarriak egin, aurpegiak margotu eta karetak egiteko tailerra egingo dute. Martxoaren 1ean, aldiz, mozorro desfilea, globoflexia eta jolasak izango dituzte.

Gaztelekuari dagokionez, otsailaren 26rako antolatu dute ekintzak. Mozorro argazki lehiaketa eta askari handia izango dira.

Bestalde, egun berean dantza kalejira bat dago antolatuta herrian zehar, 12:30ean hasita Herriko Plazatik. Eta 18:00etan, berriz, disko festa eta playbacka egingo dira Mendaron.