Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Ludoteka eta Gaztelekurako begirale hautaketa prozesua abian

• Izena emateko bisitatu www.gure.eus web orrialdea, deitu 944 68 57 13 telefono zenbakira edo idatzi mezua hola@gure.eus helbidera.

2021·09·08


Mendaroko Ludoteka eta Gaztelekurako begirale hautaketa prozesua abian

  • Izena emateko bisitatu www.gure.eus web orrialdea, deitu 944 68 57 13 telefono zenbakira edo idatzi mezua hola@gure.eus helbidera.

    

Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak begiraleen hautaketa prozesua zabaldu dute 2021-22 ikasturteari begira. Izen emateak www.gure.eus web orrialdean, 944 68 57 13 telefono zenbakira deituz edo hola@gure.eus helbidera idatziz burutu behar dira.

Beharrezkoa da EGA titulua edo titulu baliokideren bat izatea.

Bi begiralek osatuko dute lan taldea, txandakatu egingo dira lanpostuak asteburu libreak izateko:

  • Ludoteka: Astelehenetik ostegunera 17: 00etatik 18: 30era 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Eta ostiraletan 2 ordu, 11 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

  • Gaztelekua: Ostiraletik igandera, 18:00etatik 20:00etara, 13 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat. Irailaren 3.astetik ekainaren 3.astera arte.