Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko KZguneko tutoreak abenduaren 20an egingo du bisita
2021·11·23
Mendaroko KZguneko tutoreak abenduaren 20an egingo du bisita
- Bisitaren ordutegia 09:00etatik 10:45etara izango da, eta bertara joateko hitzordua aldez aurretik hartu beharko da
- Abenduan hitzaldiak eskaintzen jarraituko dute, euskaraz zein gaztelaniaz; hizkuntza bakoitzeko bi
Dagoeneko programatuta dago Mendaroko KZguneko tutoreak noiz egingo duen bisita: datorren abenduaren 20an izango da, 09:00etatik 10:45etarako ordutegian. Bertara joateko hitzordua aurrez hartu beharko da www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua helbidean edota 945 062 555 telefonora deituz, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegian.
Bestalde, KZguneak hainbat ikastaroren eskaintza zabalik dauka abendurako. Ikastaro hauek enplegu-bilaketarekin, komunikazioarekin, oinarrizko formakuntzarekin, irudia eta bideoarekin, aisia eta entretenimenduarekin, ofimatikarekin, produktibitatearekin, sare sozialekin, segurtasunarekin eta e-Administrazioarekin daude lotuta. Guztiak abenduan zehar eskainiko dira, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Mendaroko KZgunearen bulegoan edo KZgunearen webgunean ikastaro bakoitzerako libre dauden plaza kopuruak kontsulta daitezke.
Ikastaroez gain, KZgunean zuzeneko hitzaldiak eskaintzen jarraituko dute. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du, eta YouTubeko KZguneaTIC kanalean jarraitu ahal izango da saio bakoitza. Sarrera librea izango da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Dena den, zuzenean jarraitu ezin ez duenak, ondoren ikusteko aukera ere izango du.
Abenduko hitzaldien programazioa honako hau da:
- BakQ: Alta, erabilera eta kudeaketa
Abenduaren 14an, 12:00etatik 12:30etara. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
Abenduaren 16an, 12:00etatik 12:30etara. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Zein programa behar dut artxibo-formatu bakoitzerako?
Abenduaren 21ean, 19:00etatik 19:30etara. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
Abenduaren 23an, 19:00etatik 19:30etara. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.