Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Kzguneak hainbat ikastaro eskaintzen ditu teknologia berriak herritarrentzat irisgarri izan daitezen
2024·06·14
Mendaroko Kzguneak hainbat ikastaro eskaintzen ditu teknologia berriak herritarrentzat irisgarri izan daitezen
Uztailean zehar hainbat urruneko zein bideokonferentziazko formakuntza eta bisita egun bat eskainiko dira, eta irailean telefono mugikor eta tabletaren erabilerari lotutako ikastaro presentzialak egongo dira.
Mendaroko udaletxeko hirugarren solairuan Kzguneak doako Ikastaroak eskaintzen ditu urtean zehar. Hilabetero informazioaren eta komunikazioaren teknologiari buruzko ikastaroen eskaintza zabala egoten da, eta zerbitzua ezagutarazteko bisitak egiten dira.
Uztailean zehar urruneko ikastaro desberdinak egin ahal izango dira, hau da, 24 orduz eskura egongo den formakuntza-plataforma baten bidez eta Kzguneko hezitzaileen laguntzarekin, etxean edo Kzguneko gelan egin daitezken ikastaroak. Honez gain, hezitzaileek bideokonferentzia bidez emandako formakuntzak ere egongo dira eskuragarri. Mendaroko webgunean txertatutako eta kaleetan ipinitako karteletan zehazten dira hilabeteko eskaintzak. Bestalde, uztailaren 30ean bisita eguna izango da, 09:00etatik 13:00etara, Kzguneko zerbitzuen berri emateko.
Ikastaroetan parte hartu nahi duena edo informazioa eskuratu nahi duena, harremanetan jarri behar da Kzguneko Mendaroko dinamizatzailearekin tutor.mendaro@kzgunea.net helbidera idatziz edo 945 062 555 telefonora deituz.
Bestalde, irailean telefono mugikorrei lotutako aurrez aurreko ikastaroak egongo dira. Irailaren 16tik 24ra bitarte, 16:00tatik 18:00etara, “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroa egiteko aukera egongo da, euskaraz. Irailaren 25etik 27ra “WhatsApp. Bat-bateko mezulariza zure Smartphonean” ikastaroa eskainiko da, hau ere 16:00etatik 18:00etara.
Ekainaren 30era arte egongo da iraileko ikastarotan izena emateko epea, liburutegi@mendaro.eus edo tutor.mendaro@kzgunea.net helbidera idatziz, edota 945 062 555 edo 943 033 291 telefono zenbakira deituz.
Enetz Ezenarro Mendaroko alkatearen arabera, "Mendaroko Udaletik Kzgunearen erabilera sustatu nahi dugu. Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak oinarrizkoak dira gure eguneroko bizitzan, baina ez dira guztientzako erabilgarriak. Herritarren artean bada arrakala digitala deitzen den hori, bereziki adin batetik gorakoen artean. Arrakala txikitzen laguntzea eta beharra duen jendeak teknologia hauei ahalik eta etekinik handiena ateratzen ikastea da asmoa".