Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko kirol azpiegituren diagnostikoa aurkeztuko du Udalak datorren ekainaren 23an Udalbatza Aretoan
2022·06·20
Mendaroko kirol azpiegituren diagnostikoa aurkeztuko du Udalak datorren ekainaren 23an Udalbatza Aretoan
- Interesatu orori bertaratzeko gonbita luzatu dio Udalak. Arratsaldeko 18:00etan izango da.
- Guztira 200 lagun baino gehiagok hartu zuten parte online bidezko inkesten eta inprimaki fisikoen bitartez diagnostikoaren osaketan.
Mendaroko Udalak herriko kirol azpiegituren diagnostiko partekatua jarri zuen abian martxoan, herritarrekin bat aztertzeko herriko kirol instalakuntzen egoera, beharrak eta nahiak. Diagnostiko honen helburua da Mendaron gaur egun dagoen instalazio-eskaintza handitu, hobetu eta modernizatzeko ekintza-plana definitzea, barne hartuz garatu beharreko proiektuak, inbertsio maila eta exekuzio kronograma.
Guztira 200 lagun baino gehiagok hartu zuten parte online bidezko inkesten eta inprimaki fisikoen bitartez.
Diagnostikoa publikoki aurkeztuko du Udala datorren ekainaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, Mendaroko Udaleko Batzar Aretoan.
Interesatu orori bertaratzeko gonbita luzatzen dio Udalak.