Link interesgarriak
2022·03·15
Mendaroko kirol-azpiegituren azterketari buruzko galdetegia banatu da jada etxe guztietan
- Galdetegia erantzuteko epea apirilaren 1ean amaituko da. Bi bide daude erantzuteko: aipatutako galdetegiaren bidez edo www.mendaro.eus webgunean.
Mendaroko Udalak herriko kirol-azpiegituren azterketa egingo du, mendaroarren laguntzarekin. Herritarrek gero eta gehiago eskatzen dute beren udalerrian kirol-instalazioen eskaintza nahikoa izatea, jarduera horrek lotura estua baitu bizi-kalitatearekin edo bizitza osasungarriarekin.
Horregatik, Mendaroko Udalak herritarren partaidetza-prozesu bat jarri du abian, mendarotarrek kirola eta jarduera fisikoa egiteko dituzten ohiturak eta maila ezagutzeko, bai eta udalerriko kirol-instalazioen egungo eskaintzarekiko biztanleen gogobetetze-maila aztertzeko ere.
Plan honen garapenean herritarrek parte hartzeari dagokionez, Udalak aukera eman nahi die mendarotar guztiei prozesuan parte hartzeko. Horretarako, batetik, 12 urtetik gorako biztanleei zuzendutako inkesta bat jarri da abian, eta, bestetik, Ikastolako ikasleei kontsulta espezifikoa egingo zaie, ikastetxeko zuzendaritzarekin lankidetzan.
Inkestari bi bide daude erantzuteko:
- Mendaroko etxebizitza guztietara bidalitako inkesta betez, non herritarrek beren iritzia eman ahal izango duten eta eraikin publikoetan entregatu: udaletxean, Goñati gimnasioan eta erretiratuen etxean. Gainera, galdetegi gehiago izango dira eskura Uztargi, Lagun Betikoak, Aitz Beltz, Anbulatorio, Gimnasio, Gazteleku eta Azpilgoetan, etxebizitzan pertsona bat baino gehiago bizi bada ere.
- Online galdetegia www.mendaro.eus webgunean.
Galdetegia pertsonala da eta herritar bakoitzak behin bakarrik erantzun dezake. Epea apirilaren 1ean amaituko da.
Mendaroko Udalak prozesuan parte hartzeko deia egin die herritarrei.