Link interesgarriak

Mendaroko ‘kilkerzulo’ ludoteka berria duela urtebete zabaldu zen

2
Ludotekako eraikina birgaitzeko lanak Mendaroko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu zituzten, eta 125.000 €-ko finantzaketa lortu zuten LEADER eremuan dauden landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzetarako. Laguntza horiek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu ziren. (EHAA, 2020-06-17)

2020·07·24


Mendaroko ‘kilkerzulo’ ludoteka berria duela urtebete zabaldu zen

  • Ludotekako eraikina birgaitzeko lanak Mendaroko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu zituzten, eta 125.000 €-ko finantzaketa lortu zuten LEADER eremuan dauden landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzetarako. Laguntza horiek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu ziren. (EHAA, 2020-06-17)
  • Azken urteetan, herrian eskolaz kanpoko ekintzak ugaritu dira eta Ludotekak, eraikin berrian ekintza berritzaileak bultzatu ditu. Eraikinak bi espazio ditu, barrukoa eta kanpokoa, ekintzen baitan erabiltzen direnak. Ohikotasunez astelehenetik ostiralera egon ohi da zabalik arratsaldez.

 

 

2019ko abuztuan amaitu ziren egokitzapen lanak eta irailean ekin zion ludoteka berriak ibilbideari. ‘Kilkerzulo’ izendatu zuten herriko gazteek eta irudia lantzen dihardute ordutik.

Ludotekako eraikina birgaitzeko lanak Mendaroko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu zituzten, eta 125.000 €-ko finantzaketa lortu zuten LEADER eremuan dauden landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzetarako. Laguntza horiek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu ziren. (EHAA, 2020-06-17).

Azken urteetan, herrian eskolaz kanpoko ekintzak ugaritu dira eta Ludotekak, eraikin berrian ekintza berritzaileak bultzatu ditu. Eraikinak bi espazio ditu, barrukoa eta kanpokoa, ekintzen baitan erabiltzen direnak. Ohikotasunez astelehenetik ostiralera egon ohi da zabalik arratsaldez.

Koronabirusak eragindako pandemia medio, zerbitzu presentziala gutxitu eta egokitu bada ere, sarean pil-pilean jarraitzen dute eta konfinamenduan zehar etxean garatzeko ekintzen bilduma ugari argitaratu dira, haur zein gaztetxoentzako.

Ikasturte berria, egoerak hala ahalbidetzen badu, ekintza berritzaile ugarirekin hasiko du eta gaztetxoekin bat, aisia eredu hezitzailea bultzatzen jarraituko dute.

 

 

1 2