Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko kaleetan ezarri diren desfibriladoreak erabiltzeko gai diren bolondresen prestakuntzetan parte hartzeko deialdia zabalik

• Izen emateak www.mendaro.eus-en burutu behar dira apirilaren 20tik 30era bitartean (biak barne). Edozein zalantza argitzeko deitu 943 033 282 telefono zenbakira. • Maiatzean ekingo zaio desfibriladoreak behar bezala erabiltzeko gai diren boluntarioen sarea prestatzeari. Ikastaro kopurua eta ordutegiak izen ematen duten pertsonen arabera zehaztuko dira.

2023·04·20


Mendaroko kaleetan ezarri diren desfibriladoreak erabiltzeko gai diren bolondresen prestakuntzetan parte hartzeko deialdia zabalik

  • Izen emateak www.mendaro.eus-en burutu behar dira apirilaren 20tik 30era bitartean (biak barne). Edozein zalantza argitzeko deitu 943 033 282 telefono zenbakira.
  • Maiatzean ekingo zaio desfibriladoreak behar bezala erabiltzeko gai diren boluntarioen sarea prestatzeari. Ikastaro kopurua eta ordutegiak izen ematen duten pertsonen arabera zehaztuko dira.

Mendaro, 2023ko apirilak 20

Aste Santuaren atarian, Mendaroko Udalak, 4 desfibriladore ezarri zituen herriko puntu ezberdinetan: Goñati frontoian, Garagartza auzoan, Mendarozabalen eta Azìlgoeta auzoan. 4ak kalean ezarri dira. 6.640 euro + BEZ-eko inbertsioa burutu du Udalak.

Helburua da udalerrian kardiobabes osoko sistema ezartzea, prebentzio-eredu bat sortuz, bihotz-biriketako gelditze-egoeretan dauden pertsonei premiazko laguntza emateko.

Maiatzean ekingo zaio desfibriladoreak behar bezala erabiltzeko gai diren boluntarioen sarea prestatzeari. Apirilean sektore eta eragile konkretu batzuei luzatu zitzaien gonbidapena (funtzionarioei, irakasleei eta ikastetxeetako langileei, guraso-elkarteetako kideei…) ikastaroetan parte hartzeko eta, orain, herritar orori zabalduko zaio deialdia. Ikastaro kopurua eta ordutegiak izen ematen duten pertsonen arabera zehaztuko dira.

Prestakuntza teoriko-praktikoak dira, eta oinarrizko lehen laguntzetako ezagutzak, bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko ezagutzak eta desfibriladore erdiautomatikoa erabiltzeko beldurra galtzen laguntzen dute. 3 ordu inguruko prestakuntza da.

Izen emateak www.mendaro.eus-en (https://forms.gle/qDZ2nY5grF14Qpqq9) burutu behar dira apirilaren 20tik 30era bitartean (biak barne). Edozein zalantza argitzeko deitu 943 033 282 telefono zenbakira.