Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Jai Batzordeak Santa Ana jairik ez ospatzea erabaki du
2020·07·14
Mendaroko Jai Batzordeak Santa Ana jairik ez ospatzea erabaki du
- Ekitaldirik ez antolatzea erabaki da Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera medio.
- Iñaki Arregui alkateak arduraz jokatzea bakoitzaren gain dagoela gogorarazi du: “elkarlanean jardun behar dugu guztion gain baitago koronabirusaren hedapena mugatzea. Ardura kolektiboa da ezarritako neurriak betetzea, atzera-pausorik eman ez dezagun”.
Mendaroko Jai Batzordeak, pasa den uztailaren 10ean egindako Jai bileran, Santa Ana jaietan inolako ekitaldirik ez antolatzeko erabakia hartu zuen. Iñaki Arregui alkateak azaldu duenez, “bertan batutako herritar, eragile eta udal ordezkariok adostu genuen jaien inguruko ekitaldirik ez antolatzea, herritar guztien segurtasuna bermatze aldera. Azken boladan ikusi dugu ezinbestekoa dela prebentzio, higiene eta segurtasun neurri oro betetzea. Jaietan honakoak betearaztea zaildu egiten da. Horren aurrean, arduraz jokatu eta ekitaldirik ez da antolatuko”.
Mendarotar guztiei dei egin nahi zaie, norbanako bakoitzak duen arduratik, jende pilaketarik ez gertatzeko neurriak hartu ditzaten. Batez ere, tabernenetan ordutegiak eta aforoak errespetatuz. Mendaroko tabernen berandueneko itxiera ordua goizko 3:00ak izango da.
Arregui alkateak arduraz jokatzea bakoitzaren gain dagoela gogorarazi du: “elkarlanean jardun behar dugu guztion gain baitago koronabirusaren hedapena mugatzea. Ardura kolektiboa da ezarritako neurriak betetzea, atzera-pausorik eman ez dezagun”.