Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko Irisgarritasun Plan Integrala (IUPI) egiteko Mendaroko Udalak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizita eta Garraio Sailaren dirulaguntza jasoko du

.

2025·10·24


Mendaroko Udalak Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) idatzi zuen, Mendaro irisgarriagoa egiteko datozen lau urteetan gauzatu beharko dituzten esku-hartzeak zehaztuz. Mendaro denONA prozesua abiatu zuen Projekta Urbes enpresako arkitektoek gidatuta, eta herritarren ekarpenak jasotze aldera, parte-hartze bilera eta galdetegiak egin zituen udalak.

Ekarpenak lau esparrutan egin ziren: kaleak eta espazio publikoak, eraikin publikoak, garraioa eta udal informazioa, zerbitzuak eta izapideak.

Mendaroko Udalak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizita eta Garraio Sailaren dirulaguntza jasoko du. Guztira 12.631 euro jasoko ditu, kostatu denaren % 85, hain zuzen ere.

 

Mendaroko Irisgarritasun Plan Integrala (IUPI)