Link interesgarriak

Mendaroko ikastolaren egokitzapenerako toldoak jarriko ditu Udalak

Ikastetxeko azken solairuetako leihoetan jarriko dira,  ikasgeletako gehiegizko beroa ekiditeko

2024·06·19


Mendaroko ikastolaren egokitzapenerako toldoak jarriko ditu Udalak

Ikastetxeko azken solairuetako leihoetan jarriko dira,  ikasgeletako gehiegizko beroa ekiditeko

Mendaroko ikastolak egokitzapen bat ezarriko du bere geletako baldintzak hobetzeko. Ikastetxearen atzealdeko fatxadak hego-ekialdera ematen duenez, ikasgelak gehiegi berotzen dira egun eguzkitsuetan. Pertsianak dauden arren, beharrezkotzat jo da leiho horietan toldoak jartzea, argi naturala hobesteko.

Ikastetxearen atzeko fatxadak bost gela ditu, eta bakoitzean 6x3 metroko toldoak jarriko dira. Toldo horiek berde kolorekoak izango dira, eta erresistentzia handiko materialekin fabrikatuta egongo dira. Tamaina dela eta, olana bakoitzak motor bat izango du, urrutiko aginte baten bidez errazago ireki eta ixteko. Horretarako, dagokion instalazio elektrikoa egingo da leiho bakoitzean. Gainera, toldoek mugimendu-sentsoreak izango dituzte, eta horiek automatikoki itxiko dituzte haize bortitza detektatzen denean.

Olanak jartzeko lanak laster hasiko dira, eta uda honetarako prest egongo dira.