Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko hiri-arboladia kudeatzeko eta eraldatzeko diseinatutako plana jendaurrean aurkeztuko da urriaren 6an

.

2026·09·29


Mendaroko hiri-arboladia kudeatzeko eta eraldatzeko diseinatutako plana jendaurrean aurkeztuko da urriaren 6an

Mendaroko Udalak eskatuta Arbolinnova enpresa espezializatuak Mendaroko herri barruko zuhaitz eta zuhaiskak eta hiri-paisaia kudeatzeko eta eraldatzeko irizpideak zehazten dituen kudeaketa plan bat burutu zuen ekainean. Urban forest (hiri-basoa) Europako estandarretan oinarrituta burutu zen lanketa hori.

Europako estandar horien arabera, hiri-basoak bizi-kalitatea hobetzeko helburu zehatzak ditu:

1.       Erregulazio termikoa: "Bero-uharte" efektua murrizten du, herriko tenperatura 2 eta 8 gradu artean jaitsiz.

2.       Airearen kalitatea: Kutsatzaileak eta partikula finak iragazten ditu, araztegi natural gisa jokatuz.

3.       Osasun mentala: Klima-babeslekuak eta erlaxatzeko guneak eskaintzen ditu, biztanleriaren estresa gutxituz.

4.       Biodibertsitatea: Hegazti eta intsektuentzako habitatak sortzen ditu, hiri-ekosistema orekatuz.

Eredu berri honen arabera, zuhaitzak apaingarri soil izateari utzi eta tresna estrategiko bihurtuko dira. Helburu nagusia herritarren bizi-kalitatea hobetzea da, arboladiari funtzio zehatzak emanez, ongizatea eta ingurumen-osasuna sustatzeko bidean.

Aurrerantzean herri barruko zuhaitzak plan honen gidalerroak kontuan hartuta kudeatuko ditu udalak. Garrantzitsua da interesa duen edonork plan honen nondik norakoak ezagutzea udalaren ikuspuntutik eta hori dela eta saio bat antolatu du datorren urriaren 6an, asteartea, 18:00etan. udalbatza aretoan, azterketaren egile den Samuel Alvarezek plana aurkeztu eta herritarren zalantzak argitzeko.