Albisteak
Atzealdea

Mendaroko haur parkeak eta ur zurrustak ireki dira segurtasun neurriak bermatuz

7
Trinitateko parkea, Mendarozabal, San Agustin eta Zelaikua parkeak eta kirolguneko ur txorrotak ireki dira gaur Mendaron, eta aurrez sakonki garbitu dira haurrek segurtasunez jolastu dezaten.

2020·06·24


Mendaroko haur parkeak eta ur zurrustak ireki dira segurtasun neurriak bermatuz

  • Trinitateko parkea, Mendarozabal, San Agustin eta Zelaikua parkeak eta kirolguneko ur txorrotak ireki dira gaur Mendaron, eta aurrez sakonki garbitu dira haurrek segurtasunez jolastu dezaten.
  • Gune hauetako garbiketa eta desinfekzio lanak areagotuko ditu Mendaroko Udalak, uneoro haur eta gurasoen segurtasuna bermatzeko.
  • Ikastolako jolastokia uztailaren 1ean irekiko da, eta segurtasun irizpideak bete beharko dira.

 

Mendaroko haur parke guztiak eta kirolguneko ur txorrotak ireki dira, betiere erabilera zentzudun baterako segurtasun neurri guztiak bermatuz. Ur txorrotak 9:30etatik 20:00etara erabili ahalko dira. Ikastolako jolastokia uztailaren 1ean irekiko da.

Udalak guztiz desinfektatu ditu, ireki aurretik, Trinitateko parkea, Mendarozabal, San Agustin eta Zelaikua parkeak eta kirolguneko ur txorrotak. Lehenik “karcher” batekin garbitu dira eta ondoren hipokloritoa erabili da fumigatzaile bidez, batez ere joko eremuak garbitzeko.

Maiztasunez garbitu eta desinfektatuko ditu Udalak haurrentzako jolastokiak, herritarren segurtasuna babesteko. Hala ere, garrantzitsua da parkeen erabiltzaileek ere arduraz jokatzea eta segurtasun neurriak errespetatzea. Horretarako, informazio kartelak jarriko dira bete behar diren arauekin, gurasoek eta haurrek kontuan izan ditzaten.

Eskuak maiz garbitzea gomendatzen da, eta 2 metroko tartea utzi behar da etxe berean bizi ez diren pertsonen artean. Tarterik ezin bada utzi, maskara erabili beharko da. Udalak herritarrei eskatzen die “zentzuz eta elkartasunez” jokatzeko eta “agintarien osasun aholkuak” jarraitzeko. Gainera, koronabirus sintomak izanez gero, kalean ez ibiltzeko eta osasun zentrora joateko gogorarazi du Mendaroko Udalak.

1 2 3 4 5 6 7