Link interesgarriak
2020·09·01
Mendaroko Goñati Udal Gimnasioak irailaren 1ean ekin dio bere ibilbideari
- Asteko 6 egunetan egongo da eskura zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.
- Guztira 20 makina ezberdin daude: bizikletak, zintak… pesak eta esterilez gain. Ikastaro eskaintza ere anitza da: guztira 7 daude eskura.
Mendaroko Goñati Udal Gimnasioak zabaldu ditu bere ateak. Hilabeteak atzera Udalak hasitako lana herritarren eskura dago jada. 7 ikastarorekin eta 20 makinekin abiatu du ibilbidea.
Asteko 6 egunetan egongo da eskura zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.
Guztira 20 makina ezberdin daude: bizikletak, zintak… pesak eta esterilez gain.
Ikastaro eskaintza ere anitza da. Guztira 7 daude eskura: Entrenamendu Plangintza Pertsonalizatua, Total Training, Junior Training, Senior Trainig, Abdominal express, Spinning birtuala eta Stretching. Ordutegiak amaieran eskura*.
Uneoro erabiltzailea lagunduko duen IVEF profesional bat izango da bertan.
Bazkidetzak kiroldegian bertan burutu behar dira. Lehen saioa doanekoa da, eta urteko bazkidetza egitean, lehen entrenamendu planifikazio pertsonalizatua doan eskainiko da.
Iñaki Arregui alkateak balioan jarri du zerbitzu berria: “Mendarok jasa duen kirol eskaintzaren osagarri da, herrian bertan kirol eskaintza oso bat eskaini diogu horrela herritarrari. Herria bizi mantentzeko pausu berri bat da, eta baita herri osasuntsuan ere, kirola egitea bultzatuz”. Herritarrei dei egin die zerbitzua proba dezaten eta argi utzi du hau hasierako eskaintza dela eta herritarren nahiei egokitzen saiatuko direla: “ahal den neurrian, herritarrek gustokoen dituzten ikastaro eta makinak ekartzen saiatuko gara”.
Ikastaroen ordutegiak
Astelehenena
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 ABS
- 19:00 Spinning birtuala
- 20:00 ABS
Asteartea
- 9:00 Total Train
- 10:00 Spinning birtuala
- 11:00 Senior training
- 17:00 Junior training
- 19:00 Total Train
- 20:00 Spinning birtuala
Asteazkena
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 ABS
- 19:00 Spinning birtuala
- 20:00 ABS
Osteguna
- 9:00 Total Train
- 10:00 Spinning birtuala
- 11:00 Senior training
- 17:00 Junior training
- 19:00 Total Train
- 20:00 Spinning birtuala
Ostirala
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 ABS
- 18:00 Stretching
- 19:00 Spinning birtuala
Larunbata
- 9:00 Spinning birtuala
- 10:00 Spinning birtuala
- 11:00 Spinning birtuala