Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko euskararen egoera jakiteko galdetegi bat atera du Uemak Mendaroko Udalarekin batera

.

2026·02·04


Uemak, Mendaroko Udalarakin batera Mendaroko euskararen egoera jakiteko galdetegi bat atera du

Zer-nolako osasuna du euskarak Mendaron? Denok dakigu herri euskaldun baten bizi garela, baina egunerokoan nola bizi dugu gure hizkuntza mendaroarrok?

Galdetegi labur honen bidez, Mendaron euskarak bizi duen egoeraren argazkia egin nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren iritzi eta bizipenak jasotzea, denon artean egingo dugun argazkia errealagoa izango baita. 

Jasotako erantzunen ondorioak eta bestelako zenbait datu martxoaren 27an, 17:00etan, egingo dugun saioan aurkeztu eta aztertuko ditugu. Egoerari buruz hitz egin eta ekarpenak jasotzeko saioa izango da.

GALDETEGIA

 

Eskerrik asko!