Link interesgarriak

Mendaroko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Berdintasun Plana garatzen jarraitzeko parte-hartze prozesua abian

Berdintasunerako I. plana martxan jarri zenetik, emandako emaitzak ebaluatzen hasi da Udala eta II. planerako egoeraren azterketa eta etorkizuneko erronkak zehazteko lanetan dabil.

2020·09·29


Mendaroko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Berdintasun Plana garatzen jarraitzeko parte-hartze prozesua abian

  • Berdintasunerako I. plana martxan jarri zenetik, emandako emaitzak ebaluatzen hasi da Udala eta II. planerako egoeraren azterketa eta etorkizuneko erronkak zehazteko lanetan dabil.
 

Mendaroko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. plana garatzen hasi da Udala, eta herritarren iritzia entzun nahi du egungo egoera zehatzago ezagutzeko. Daiteke Gizarte Aholkularitzak gidatuko du herriko eragile desberdinekin egingo den prozesu partehartzailea, Mendaroko emakume eta gizonen berdintasunaren egoeraren ikuspegi integrala izateko.

 

Lehen hitzordua urriaren 8an da, 19:00etatik 20:30etara, Udaletxeko pleno aretoan. Parte hartze saioen helburua da herritarren beharrak eta ikuspegiak entzutea, ondoren udalerriko behar eta erronkei erantzungo dien II. Berdintasunerako Plana diseinatzeko.

 

INFORMAZIOA GEHIGARRIA