Albisteak

Mendaroko Beldur Barik txapelketaren aurkezpena irailaren 30ean

• 18:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan.

2022·09·28


Mendaroko Beldur Barik txapelketaren aurkezpena irailaren 30ean

  • 18:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan.

 

Mendaroko Beldur Barik txapelketa abian da. 12 eta 20 urte arteko gazteei eta euren gurasoei zuzendua egongo da. Horrekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro bultzatu nahi da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Lehiaketaren nondik norakoak datorren ostiralean, irailak 30, egingo den batzarrean aurkeztuko dira. 18:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Mendaroko Udalak interesatu guztiei parte-hartzeko deia luzatzen die.