Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko anbulatorioa zabalik mantenduko da uztaila eta abuztuan astean hiru egunetan
2020·07·01
Mendaroko anbulatorioa zabalik mantenduko da uztaila eta abuztuan astean hiru egunetan
- Koronabirusak eragindako egoera medio, Debabarrenako ESIaren nahia zen udan lehen osasun arreta Elgoibarren zentralizatzea. Horren aurrean, herritarren iradokizun ugarirekin bat eginez, Mendaroko alkate Iñaki Arregui Osasun sailburu-ordetzarekin batu da hainbatetan itxialdia ekiditeko.
- Alkateak adierazi duenez, “erdibideko irtenbide bat bilatu da, baina erabateko osasun arreta erreklamatzen jarraituko dugu, eta horretarako hainbat bilera eskatu ditugu datozen asteetarako. Irailean ohiko arreta eskainiko da berriz ere, Covid-19aren pandemiaren bilakaerak ahalbidetzen badu”.
Mendaroko anbulatorioa zabalik mantenduko da uztaila eta abuztuan. Koronabirusak eragindako egoera medio, Debabarrenako ESIaren nahia zen udan lehen osasun arreta Elgoibarren zentralizatzea. Horren aurrean, herritarren iradokizun ugarirekin bat eginez, Mendaroko alkate Iñaki Arregui Osasun sailburu-ordetzarekin batu da hainbatetan itxialdia ekiditeko.
Gaur, uztailak 1, Debabarrena ESIak adierazi du uztaila eta abuztuan aurrez-aurreko osasun- arreta mantenduko dela Mendaron, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 943 032 610 telefono zenbakira deituta: Mendaroko Kontsultategian, astean 3 egunetan eta Elgoibarko Osasun Zentroan astean 2 egunetan.
Alkateak adierazi duenez, “erdibideko irtenbide bat bilatu da, baina erabateko osasun arreta erreklamatzen jarraituko dugu, eta horretarako hainbat bilera eskatu ditugu datozen asteetarako. Herritarren ongizatea lehen mailako gaia da Udalarentzat. Irailean ohiko arreta eskainiko da berriz ere, Covid-19aren pandemiaren bilakaerak ahalbidetzen badu”.
Erizaintza zerbitzua mantentzen da ere.
Arnas seinaleak eta/edo sintomak dituzten pazienteak (COVID-19rekin lotutakoak) Elgoibarko O. Zentroan artatzen jarraituko dute, zentro sektorizatua baita. Era berean, Mendaroko anbulatorioan uztailaren 1etik 24ra bitartean programatutako erizaintza eskariari erantzungo zaio 8:00etatik 13:00etara. Programatutako kontsultetan halakoak atenditzen dira: prozedura diagnostikoak, terapeutikoak (sintrom, sendaketak, erauzketak, injekzioak) eta bestelakoak.
Larrialdiko arreta, beti bezala, Mendaroko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuaren bidez, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Torrekuako EAG udan irekita egongo da, arnas sintomak (COVID19rekin lotutakoak) nahiz arnas sintomarik ez dituzten pazienteei arreta emateko. Ordutegia ohikoa izango da: 17:00etatik 8:00etara lanegunetan, eta 24 orduetan larunbat, igande eta jaiegunetan.