Link interesgarriak
Mendaroko adinekoentzako 3 udal etxebizitzak urte amaieran jarriko dira herritarrentzako erabilgarri
2022·10·28
Mendaroko adinekoentzako 3 udal etxebizitzak urte amaieran jarriko dira herritarrentzako erabilgarri
- Mendaroko Udalak Deba Kosta eremuko Gizarte Zerbitzuen esku jartzen du Mendaroko adinekoentzako ostatu-zerbitzua. Zerbitzu horrek 3 apartamentu ditu, adinekoentzako ostatu-beharrei, egonaldi luzekoei edo erabilera iraunkorreko eta aldi baterakoei erantzuteko.
- Tutoretzapeko etxebizitzen helburu nagusia da, Mendekotasun egoeran edo horren arriskuan dauden adinekoei ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehienez eta baldintzarik egokienetan jarraitzeko erraztasunak eskaintzea, autonomia galera prebenitzeko edota arintzeko beharrezkoak diren laguntza zehatzak bermatuz.
Mendaro, 2022ko urriaren 27a
Mendaroko Udalaren herriko 3 etxebizitza sozialen erabilera eskualde mailakoa izango da, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko erabiltzaileekin partekatua, Deba Kostako Gizarte Zerbitzuen alorrean. Une honetan, udal ezberdinak, lankidetza hitzarmena onartze prozesuan daude murgilduta. Asmoa da 2022a amaitzerako herritarren eskura jartzea zerbitzu berria.
Etxebizitzak, zeinak Mendaroko Eguneko Zentroko espazio berean dauden, urteak zeramatzaten eraikita, baina orain arte ez dira erabilgarri jarri. Herritarrei zabaltzeko, Mendaroko Udalak, hainbat egokitzapena lan burutzen dihardu orain etxebizitzetan, hala nola, hezetasun arazoak konpondu, energia elektrikoaren kontagailuak egoki banatu, edota etxeko elementu ezberdinen horniketa (etxeko gailuak, menajea…). Aurrez, azken urtebetean, araudia zehazten eta adosten jardun dute 4 udaletako teknikari arduradunek.
Udal ostatua egonaldi luzerako edo erabilera iraunkorrerako zerbitzua da eta, salbuespen gisa, aldi baterakoa. Tutoretza, bitartekaritza-bitartekotza, gizarte-laguntza eta gainbegiratze lanak egiteko langileen laguntza eta, hala badagokio, etxez etxeko arreta pertsonala ere jasotzeko aukerarekin.
Tutoretzapeko etxebizitzen helburuak honakoak dira: erabiltzaileak haien komunitatearen ingurunean gera daitezela erraztea, autonomia-maila pertsonala hobetzea, hari eustea edota autonomiaz moldatzeko aukera ematen duten trebetasun eta gaitasunak galtzea prebenitzea, bakarrik bizitzen ez uztea, segurtasun-sentimendua eta beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezaketen beste beharrizan batzuk antzematea, hobetzea eta bizilekurik ez dutenei ostatu hartzeko aukerak ematea.
Egin beharreko inbertsioen kostua eta kudeaketa-kostuak lankidetza-hitzarmen baten bidez formalizatuko dira Deba Kostako Gizarte Zerbitzuen arloa osatzen duten udalerrien artean.