Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko 2022ko udaberriko merkataritza kanpainak baditu saridunak
2022·05·23
Mendaroko 2022ko udaberriko merkataritza kanpainak baditu saridunak
- Lehen saria 01548 zenbakiari dagokio, 2.na 03576 eta 3.na 03796 zenbakiari.
- Sariak udalean jaso behar dira, maiatzaren 30a baino lehen, saridun tiketak aurkeztuta, goizeko 8:30etik 14:00etara.
Mendaroko Udalak pasa den larunbatean, maiatzak 21, eman zion amaiera 2022ko udaberriko merkataritza kanpainari Merkataritza Eguna ospatuz. Bigarren eskuko azoka ere gauzatu zen eta herriko zenbait denden postuak jarri zituzten pilotalekuan.
Maiatzaren 19ra arte (egun hori barne) komertzio horietan 10 euro edo gehiagoko erosketak egin dituzten bezeroek zozketa tiket bat jaso dute (20 euroko gastua eginez gero, bi tiket).
Herriko saltokietan eskuratutako produktuez osatutako hiru saski zozketatu dira. 100 euroko balioa zuen bakoitzak. Honakoak izan dira saridunak:
- Saria: 01548. Ordezkoak 04895 eta 04592.
- Saria: 03576. Ordezkoak 00239 eta 01547.
- Saria: 03796. Ordezkoak 03948 eta 05369.
Sariak udalean jaso behar dira, maiatzaren 30a baino lehen, saridun tiketak aurkeztuta, goizeko 8:30etik 14:00etara.
Guztira 20 saltoki atxiki dira aurtengo kanpainara: Roteta, Coviran, ArtFruit, Morroskillo, Itxasertz, Perosanz, Puxika, Farmazia, Anton, MªAsun, Saint Gerons, Leire, Lutximak, Lasaitze, Ederki, Nahia, Nora, Euskonatura, Olatz ileapaindegia eta June galletiak.
Kanpainaren helburua izan da Mendaroko merkataritza eta merkatarien lana babestea eta honi bultzada ematea tokiko kontsumoa indartzeko eta horretara bideratu ditu Udalak, hain zuzen, 2.500 euro.