Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko 2022ko aurrekontuaren likidazioak emaitza positiboa eman du
2023·04·27
Mendaroko 2022ko aurrekontuaren likidazioak emaitza positiboa eman du
- Likidazioak adierazten du, halaber, Mendaroko Udalak duen diruzaintzako gerakin likidoa 2.974.836,48 eurokoa dela.
Mendaroko Udalaren 2022ko aurrekontu-likidazioak zifra positiboak eman ditu. 2022ko udal-aurrekontua 661.534,48 euroko likidazio positiboarekin itxi da. Aurrekontuaren emaitzak 333.694 €-ko saldo negatiboa izan duen arren, gauzatutako diruzaintzako geldikina zenbatu ondoren, aurrekontu-emaitza doituak aipatutako superabita eskaintzen du.
2022an diruzaintzako gerakin likidoarekin finantzatutako gastuak 1.006.0076 eurokoak dira, eta kopuru hori batez ere Kilimon hiribidea, Andoneikua kalea, Maite Maiora kirolgunea eta eskualdeko ospitalea lotzen dituen igogailu-sistema berria eraikitzeko erabili da.
2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorren likidazioan ere islatzen da Mendaroko Udalak duen diruzaintzako gerakin likidoa 2.974.836,48 eurokoa dela.
Hauek dira datu orokorrak:
DIRUZAINTZA GERAKINA:
- Diruzaintzako izakin likidoak: 3.140.229,25€
- Kobratu gabeko saldoak: 601.756,96€
- Ordaindu gabeko saldoak: 548.359,82€
- Diruzaintzako gerakina guztira: 3.193.626,39€
- Saldo kobragaitzak: 27.855,98€
- Gehiegizko finantzaketa lotua: 0€
- Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 3.165.770,41€
AURREKONTUAREN EMAITZA
- 2022ko aurrekontuko eragiketen emaitza: -330.694€
- Aurreko ekitaldietan likidatutako aurrekontuetako eragiketen emaitza: -13.847,54€
- Doiketak, diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatutako obligazioengatik: 1.006.076,02€
- Doiketak, finantza lotua duten gastuen desbiderapenengatik: 0€
- Aurrekontu emaitza: 661.534,48€
KREDITU GERAKINAK
- Txerta daitezkeen kreditu gerakinak: 467.973,12€
- Txertatu ezin diren kreditu gerakinak: 2.506.863,36€
- Kreditu gerakinak guztira: 2.974.836,48€