Albisteak
Atzealdea

Mendarok maskarak banatzeko makina ezarri du Udaletxe sarreran

Astelehenetik ostiralera egongo da eskura zerbitzua, honako ordutegian: 08:00-13:00 / 17:30-20:00.

2020·06·04


Mendarok maskarak banatzeko makina ezarri du Udaletxe sarreran

  • Txartel bidez, herritarrak egunean 4 maskarez osatutako sorta bat eskuratzeko aukera izango du. 2 euroko prezioa izango du sorta bakoitzak. Maskara gehiago nahi dituztenentzat, txartelik gabe ere eros daitezke ere, 4 unitateko sorta 3€tan.
  • Astelehenetik ostiralera egongo da eskura zerbitzua, honako ordutegian: 08:00-13:00 / 17:30-20:00.

 

Mendaroko Udalak maskarak banatzeko makina bat ezarri du Udaleko sarreran. Ekainaren 5etik aurrera egongo da abian. Udalean bertan eskuratu ahal izango den txartel baten bitartez edota berau gabe lortu ahal izango dira. 4 maskaraz osatutako sortak egongo dira eskura.

Txartel bidez, herritarrak egunean 4 maskarez osatutako lote bat eskuratzeko aukera izango du. 2 euroko prezioa izango du sorta bakoitzak txartel bidez erostean: 0,50€ maskarako. Txartel bat banatuko da familia unitate bakoitzeko.

Maskara gehiago nahi dituztenentzat, txartelik gabe ere eros daitezke ere, 4 unitateko sorta 3€tan.

Astelehenetik ostiralera egongo da eskura zerbitzua, honako ordutegian: 08:00-13:00 / 17:30-20:00.

Halaber, vending-puntuak gel hidro-alkoholikoa izango du, erabiltzaileak eskuak desinfektatu ahal izateko maskarak atera aurretik eta ondoren, eta, horrela, kutsatzeak saihesteko.