Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendarok inauteriak ospatuko ditu otsailaren 18an
• Mendaroko Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak sustatzeko deia luzatzen die herritar eta bisitari guztiei.
2023·02·10
Mendarok iñauteriak ospatuko ditu otsailaren 18an
- Mendaroko Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak sustatzeko deia luzatzen die herritar eta bisitari guztiei.
Mendaro iñauteri giroan murgilduko da datorren otsailaren 18an, larunbata. Mendaroko Udalak, Arno Guraso Elkartearekin elkarlanean, honako egitaraua antolatu du:
- 12:30 Bizipoza txaranga herriko kaleetan zehar
- 18:00 Haurrentzako txokolatada frontoian
- 19:00 Playback lehiaketa, Arno Guraso Elkarteak antolatuta. Deialdia egin dute aurrez izena emateko ekintzakarno@gmail.com helbidean abestia, adina eta partehartzaile kopurua adieraziz.
- 21:00 DJ
Mendaroko Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak sustatzeko deia luzatzen die herritar eta bisitari guztiei.