Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendarok harrera protokolo bat diseinatuko du gurera datozen bizilagun berrien integrazioa erraztu eta bizikidetza hobetzeko

.

2025·02·25


Mendarok aurrerapauso garrantzitsua eman nahi du gure herrira bizitzera datozen bizilagun berrientzako harrera protokoloa diseinatuz eta martxan jarriz. Mendaroko Udalak Emun aholkularitzaren gidaritzapean bultzatutako proiektu honen helburua herrira bizitzera datozen pertsonei harrera hobea egin eta orientazioa eskaintzea da, gure herria hobeto ezagutu eta bertan integratzeko baliabideak eskainiz.

Protokolo honen garapena bi fase nagusitan banatzen da: lehenik, harrera instituzionalari dagokion partea landuko da, langileentzako prestakuntza eskainiz eta baliabideen gida bat sortuz; eta ondoren, harrera integralari dagokiona, herriko eragile desberdinen parte hartzea eskatuko duena eta bizilagun berrien babes-sarea osatzeko eta herriko bizitzan beraien integrazioa errazteko.

Helburu nagusia Mendaroko bizikidetza indartzea da, jatorria edozein dela ere, pertsona guztiek komunitatearen parte sentitzeko aukera izan dezaten. Horretarako, kultura-aniztasuna, hizkuntza, genero-berdintasuna eta udal zerbitzuetarako irisgarritasuna bezalako alderdi garrantzitsuak kontuan hartuko dira.

Proiektua 2025ean garatuko da, bertako eragileen parte-hartzearekin, prestakuntza-saioekin eta ongi etorri ekitaldi batekin. Gainera, protokoloa etengabe hobetzeko ebaluazio-sistema bat ere ezarriko da.

Ekimen honekin, Mendarok elkarlan eta elkarrekikotasunean oinarritutako harrera eredua sustatu nahi du, herriko kohesio soziala indartuz.