Link interesgarriak

Atzealdea Mendarok 200.000 euroko dirulaguntza jasotzea aurreikusten du LEADER funts europarretatik erdigunea eta ospitalea lotzen dituen igogailu publikoa finantzatzeko

2
• Igogailuak 2023ko apirilean inauguratu ziren, eta udalerriaren mugikortasuna eta konektibitatea hobetzeko irtenbide erabakigarria dira.

2023·07·20


Mendarok 200.000 euroko dirulaguntza jasotzea aurreikusten du LEADER funts europarretatik erdigunea eta ospitalea lotzen dituen igogailu publikoa finantzatzeko

  • Igogailuak 2023ko apirilean inauguratu ziren, eta udalerriaren mugikortasuna eta konektibitatea hobetzeko irtenbide erabakigarria dira.

 

Mendaroko Udalak aurreikusi du 200.000 euroko dirulaguntza jasoko duela Eusko Jaurlaritzaren bidez landa-garapenerako Europako laguntzen LEADER programatik. Dirulaguntza honen bidez, hirigunea Maite Maiora Kirolgunearekin, Andoneikua auzoarekin eta ospitalearekin modu irisgarri eta seguruan lotzen duen igogailu publikoaren eraikuntza finantzatzea du helburu.

Europako laguntzen deialdiaren helburu nagusia landa-udalerrien ekonomia sustatzea, garatzea eta dibertsifikatzea da.

Igogailu publikoaren obraren esleipenaren aurrekontua 1.789.153,60 eurokoa izan zen, BEZa barne.

1 2