Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendarok 119.800 euroko dirulaguntza jasotzea aurreikusten du LEADER funts europarretatik Azpilgoeta auzoan irisgarritasuna hobetzeko obrak finantzatzeko

1
Lanak 2023ko abuztuaren hasieran amaitu ziren; ordutik, Azpilgoeta auzora sartzeko bidea norantza bakarrekoa da eta oinezkoentzat espazio seguruagoa egokitu da

2024·02·06


Mendarok 119.800 euroko dirulaguntza jasotzea aurreikusten du LEADER funts europarretatik Azpilgoeta auzoan irisgarritasuna hobetzeko obrak finantzatzeko

  • Lanak 2023ko abuztuaren hasieran amaitu ziren; ordutik, Azpilgoeta auzora sartzeko bidea norantza bakarrekoa da eta oinezkoentzat espazio seguruagoa egokitu da

 

Mendaroko Udalak aurreikusi du 119.800 euroko dirulaguntza jasoko duela Eusko Jaurlaritzaren bidez landa-garapenerako Europako laguntzen LEADER programatik. Dirulaguntza honen bidez, Azpilgoeta auzora biribilgunetik sartzeko Intzarbakutzako aldapako irisgarritasuna hobetzeko lanak finantzatzea du helburu.

Europako laguntzen deialdiaren helburu nagusia landa-udalerrien ekonomia sustatzea, garatzea eta dibertsifikatzea da.

Intzarbakutzako aldapako obraren kostua 307.127,85 eurokoa izan zen, BEZ barne.

1