Agenda

Atzealdea Mendarock jaialdia

.
13 AZA

  • Gaueko 21:00etan hasiko da eta hiru talde igoko dira oholtza gainera: Gernikako ‘Etorkizun Beltza’, Legazpiko ‘Anker’ eta Gazteizko ‘Paraside’. Ekitaldia doakoa izango da.

 

Mendaroko Udalak, herria bizi mantendu, bertako mugimendu kulturala bultzatze aldera eta ehun ekonomikoari laguntzeko, kultur ekintza ezberdinak antolatzen ari da. Hurrengo hitzordua azaroaren 13an izango da, larunbata: I. Mendarock jaialdiak hartuko du Herriko Enparantza. Gaueko 21:00etan hasiko da eta hiru talde igoko dira oholtza gainera: Gernikako ‘Etorkizun Beltza’, Legazpiko ‘Anker’ eta Gazteizko ‘Paraside’. Ekitaldia doakoa izango da.

 

‘Etorkizun Beltza’

2008an Gernikan (Bizkaian) sortutako taldea da. Hasiera-hasieratik orainarte, bere influentzia Heavy Metal klasikoa da, Iron Maiden, Judas Priest, Black Sabbath, Megadeth eta abar. Daukaten berezitasuna, euskaraz abestea da, hizkuntza honen mugak gure herrialdetik at eramateko. Bere izena Etorkizun Beltza da, gaur egun munduan igarotzen ari garen garai zailengatik: ekonomia, krisi-soziala, konspirazioak, beldur nuklearra, gerrak, Lurrak pairatzen dituen tratu txarrak...

Bere lehen maketak, Etorkizun beltza (2010) eta Zoramenaren maisuak (2012) izan ziren. Hauetan nabarmentzen dira, besteak beste, Komunikabideen itzalean, Infernuko ateetan edo Zoramenaren maisuak abestiak.

2015. urtean erabat auto-ekoiztutako Esnatu Gara? (2015) izeneko bere lehen diskoa grabatu zuten. Bertan 9 abesti ageri dira eta hedabide desberdinetako kritika oso onak jaso zituen, bai Europan eta Amerikan.

Honek, zenbait euskal jaialdi garrantzitsuetan joteko ateak ireki zizkien, Ibilaldia, Dimetal Fest edota Gernikako Lekuek esaterako, baita zenbait talde nazional zein nazioartekoekin eszenatokia partetekatzera, Night Demon, Cloven Hoof, Air Raid, Vhäldemar, In Mute, Eraso!, The Wizards edo Legen Beltza bezalakoak.

2020an, abeslari aldaketa baten ondoren, inoiz baino gogotsuago datoz diska berri batekin eskuartean. Diskaren izena, Ekaitzen Osteko Sua (2020) da, Pedro J. Monge-ren Chromaticity estudioetan grabatuta, eta luze hitz egiteko emango du.

‘Anker’

Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko eta Joanes garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Gutxira batu zitzaien Jon Ander Arnaiz Jota. Hilabete batzuk beranduago, Urko batu zen bandara, aurrez Enekorekin aritua Aker proiektuan. Boskotea Jonek osatu zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten Death Rituals gisara. Lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020. urtea bukatzear zela Jotak taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten. Urriaren 10ean argitaratu zuten ‘Gizagaitza’ izeneko lehen diskoa.