Albisteak

MendaroBerri 'aldizkariaren ale berria kaleratu du Udalak, ospitaleko igogailua edo etxebizitza sozialak ardatz hartuta

• Ale bana igorri da Mendaroko etxe guztietara eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Digitalki, www.mendaro.eus atarian.

2021·05·13

Mendaroko Udalak 'MendaroBerri' aldizkariaren 4. alea kaleratu berri du. Bertan, 12 orrialdetan zehar, tutoretzapeko etxebizitzak eta eguneko zentroa kudeatzeko lizitazioa, ingurumen-arloko hainbat gai, ospitalea eta udalerriko erdigunea lotuko dituen etorkizuneko igogailua edota merkataritza-kanpaina berria jorratzen dira.

Ale bana igorri da Mendaroko etxe guztietara eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Digitalki, www.mendaro.eus atarian.