Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak

Mendaroko etxe guztietan banatuko da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.

2020·11·17


‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak

  • Mendaroko etxe guztietan banatuko da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.

 

Mendaroko Udalak ‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu berri du. Bertan honako gaiei buruz jarduten da 12 orritan zehar: Goñati udal-kiroldegiaren lehen bi hilabeteko jardunaren nondik-norakoak, merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko Udalaren laguntza-lerro ezberdinak, Azpilgoeta auzoaren eraberritze lanak, herrian egindako aktuazio eta ekimenak ‘Laburrak’ atalean, edota Gizarte Zerbitzuek Covid-19aren pandemiaren aurrean egindako lanketa.

Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.