Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaro Ikastolako irakasleek oinarri soziolinguistikoen inguruko saioa jaso dute UEMAko teknikariaren eskutik

.

2025·10·03


Mendaro Ikastolako irakasleek oinarri soziolinguistikoen inguruko saioa jaso dute UEMAko teknikariaren eskutik

Mendarora datozen irakasle guztiek herriko hizkuntz egoeraren eta ezaugarrien berri izatea ezinbestekoa eta oso garrantzitsua dela iritzita eskaini dute saioa. Formakuntza horretan, Mendaron zenbatek dakiten euskaraz, zenbatek erabiltzen duten etxean eta zenbatek kalean, Euskal Herriko gainerako herriekin alderatuta zein tokitan/postutan egongo ginatekeen, Mendaroren eredugarritasuna, bertako hizkuntzari euste horrek zein garrantzia duen eta non ekin beharko geniokeen ikusi dute besteak beste irakasleek. Saioaren bukaeran, UEMAko teknikariak Udalaren, ikastetxearen, guraso elkartearen eta UEMAren arteko elkarlana azpimarratu du, bidea batera eginda errazago egiten baita aurrera. 
Ikasturte honetarako hainbat saio aurreikusi dituzte: irakasleentzako saioa, ikasleentzako saioak, guraso euskaldunentzako saioa, guraso erdaldunentzako saioa, hezitzaileentzako saioa...