Albisteak

Mendaro eremu gorrian sartu da berriz ere, eta ondorioz, bihartik aurrera, otsailak 9, ostalaritza itxi eta talde-kirola bertan behera geratuko da

• Gaur, zehazki, otsailak 8, 709,22-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 7 kutsatu gehitu ostean. • Iñaki Arregi, alkatea: “eremu gorrian sartu-irten langa horren mugan gaude. Beharrezkoa zaigu kutsatu kopurua murriztea eta horretarako ezinbesteko da gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta prebentzio neurri oro betetzea. Arduraz jokatzea dagokigu, guztion osasuna baitago jokoan”.

2021·02·08


Mendaro eremu gorrian sartu da berriz ere, eta ondorioz, bihartik aurrera, otsailak 9, ostalaritza itxi eta talde-kirola bertan behera geratuko da

  • Gaur, zehazki, otsailak 8, 709,22-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 7 kutsatu gehitu ostean.
  • Iñaki Arregi, alkatea: “eremu gorrian sartu-irten langa horren mugan gaude. Beharrezkoa zaigu kutsatu kopurua murriztea eta horretarako ezinbesteko da gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta prebentzio neurri oro betetzea. Arduraz jokatzea dagokigu, guztion osasuna baitago jokoan”.

 

Mendarok 100.000 biztanleko 500 kutsatuko intzidentzia tasa gainditu du, berriz ere. Pasa den ostegunean, otsailak 4, eremu gorritik irten ostean, berriz ere gorrian sartu da. Gaur, zehazki, otsailak 8, 709,22-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 7 kutsatu gehitu ostean. Ondorioz, neurri zorrotzagoak jarraitu beharko dira bihartik aurrera, otsailak 9, Mendaron.

Aurreko neurriak mantentzeaz gain:

  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxiko dira.
  • Eskola kirola eta taldeko kirola bertan behera. Gimnasioetan, kirol klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egiten jarraitu ahal izango da, orain arte bezala. Lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol lehiaketak baimentzen dira, baita kirol federatukoak ere. 

Mendaroko alkate Iñaki Arregik zuhurtziaz jokatzeko eskaera egin die herritarrei: “eremu gorrian sartu-irten langa horren mugan gaude. Beharrezkoa zaigu kutsatu kopurua murriztea eta horretarako ezinbesteko da gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta prebentzio neurri oro betetzea. Arduraz jokatzea dagokigu, guztion osasuna baitago jokoan”.