Albisteak

Martxoaren 6tik 8ra Kilimon etorbidea itxita egongo da, asfaltoaren inprimaketa lanengatik

1
• Plazarako sarbidea ezin izango da erabili, baina bai irteera. Errekabarren kaletik Herriko Enparantzarako pasabidea irekita egongo da.

2023·03·03

Kilimon etorbidearen eta Mendaroko ospitalearen arteko igogailuen obrak direla eta, Kilimon etorbidea itxita egongo da martxoaren 6, 7 eta 8an anbulatorioaren altueratik. Asfaltoa inprimatzeko lanak egin behar dira. Beraz, ezin izango da plazarako sarbidea erabili, baina bai irteera.

Errekabarren kaletik Herriko Enparantzarako pasabidea irekita egongo da. Egun hauetan Garagartza auzoan autoz ibiltzea gomendatzen da.

1