Link interesgarriak

Martxan da UEMAren ekimenez Bertatik Bertara Mendaron

Mendaroko gune desberdinetan euskara balioan jartzeko mahai-gaineko, eskuorri eta hiztegitxoak egongo dira.

2024·06·13


Martxan da UEMAren ekimenez Bertatik Bertara Mendaron

Mendaroko gune desberdinetan euskara balioan jartzeko mahai-gaineko, eskuorri eta hiztegitxoak egongo dira.

Bertatik Bertara udalerri euskaldunetan bertako hizkuntza nabarmentzeko ekimena da. Bisitariak herri euskaldunetan bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatu nahi ditu, baita zerbitzu sektoreko langileak zerbitzua euskaraz ematera ere. Orohar, kanpainaren helburu nagusia udalerri euskaldunak balioan jartzea da. Mendaro Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duen udalerrietako bat denez, eta euskararen erabilera sustatzeko nahia duenez, kanpainarekin bat egin du.

Euskaraz zerbitzua ematen duten Mendaroko taberna eta jatetxeetan mahai-gainekoak egongo dira, leloa, kanpainari buruzko informazio testua eta bost hizkuntzatara (katalana, galiziera, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) itzulita dagoen hiztegi txikia jasotzen dituena. Gainera, QR baten bitartez ekimenari buruzko informazio gehiago eta euskal abestiez osatutako erreprodukzio zerrenda eskuratzeko aukera egongo da.

Bestalde, mendaroar merkatari eta ostalariek ere eskuorri bat izango dute bezeroekin euskara partekatzera animatzeko eta euskarazko zerbitzuaren berri emateko. Erakuslehioetan jarriko dira eskuorrietako batzuk.

Honez gain, bisitarientzako eskuorriak ere banatu dira herriko merkataritza eta ostalaritza guneetan. Hauetan euskaraz eta ingelesez dago testua, eta beste hiru hizkuntzatan irakurtzeko aukera egongo da QRak erabilita. 

Bisitarientzako eta euskara menderatzen ez duten horientzako ere poltsiko hiztegi bat egongo da eskuragarri, euskarari buruzko testu eta oinarrizko hainbat hitzekin. Hauek dendetan banatzeaz gain, euskara ikasteko interesa eduki dezaketen herriko eragile batzueri ere banatu zaie.