Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Martxan da KirolTxartela Mugiment

.

2025·02·25


KirolTxartela Mugiment "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerriekin batera. Txartel honekin udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera. KirolTxartela Mugiment-aren helburua kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea da. Gaur egun, KirolTxartela Mugiment 181 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne. Txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.

Mendaroren kasuan jarduera hauek daude erabilgarri:

-Fitness gela, spinning birtuala, abs express eta total training 17-22 urte eta 65 urte baino gehiago

-Fitness gela, spinning birtuala, abs express eta total training 12-16 urte

-Fitness gela, spinning birtuala, abs express eta total training 23-64 urte

KirolTxartela Mugiment-en web orrian duzue informazio gehiago