Albisteak
Atzealdea

Mankomunitateak lurpeko gasak aztertzeko 5 putzu zulatu ditu Urruzunoko zabortegiko 2. gunea zigilatzeko

Zulaketa lanak joan den astean amaitu ziren Urruzunoko zabortegiko 2. gunean.

2020·10·01


Mankomunitateak lurpeko gasak aztertzeko 5 putzu zulatu ditu Urruzunoko zabortegiko 2. gunea zigilatzeko

  • Zulaketa lanak joan den astean amaitu ziren Urruzunoko zabortegiko 2. gunean.
  • Laster egingo dira zabortegiaren lurpeko gasen analisiak, horien osaera eta kontzentrazioa ezagutzeko eta, horrela, gas horiek erauzteko drainatze-sistema egokiena zein den baloratu ahal izateko.
  • Lanen helburua da Urruzunoko zabortegiko 2. gunea zigilatu eta bertako ingurumena berreskuratzea.

Debabarrena Mankomunitatea lanean ari da Urruzunoko zabortegi zaharreko 2. gunea zigilatzeko eta bertako ingurumena berreskuratzeko. Zabortegiaren eremu horretan, Elgoibarko Albitxuri industrialdearen ondoan, hondakin industrial geldoak utzi ziren 2001 eta 2006 artean.

Zigilatzeko prozesuan, ezinbestekoa da zabortegi zaharraren lurpeko zatian egon daitezkeen gasak bildu eta ezabatzeko sare bat izatea, Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratuan adierazitako baldintzen arabera. Horretarako, Mankomunitateak 8 eta 12 metro arteko eta 350mm-ko diametroko 5 zulaketa egin ditu kanpai itxurako hodiak instalatzeko. Hodi horiek ondoren gasen analisiak egiteko erabiliko dira. Bost zulaketetan instalatutako hodiak 1,70 metroko luzera dute goraka, ingurumen-baimen integratuan aurreikusitako zigilatze-sekuentzia ahalbidetzeko.

Urrian kontratatuko da gasen analisiak egiteaz arduratuko den enpresa, 2006ra arte isuritako hondakinen deskonposizioan sortu diren gasak zehatz-mehatz ezagutzeko. Dauden gasak eta horien kontzentrazioak ezagutu ondoren, horiek erauzteko dagoen teknikarik onena baloratuko da.

5 putzuak zulatzeaz gain, Mankomunitatea beste lan batzuk ere egiten ari da zabortegi zaharra zigilatzeko: lurzoruaren aurretiazko txostena, Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bateratua eta Balantze Hidrikoa egiten ari da. Azterlan horiek guztiak Urruzuno zigilatu eta bertako ingurumena berreskuratu aurreko lanak dira.