Albisteak

Mankomunitateak Jasangarritasun Energetikorako Plana garatuko du

● Helburua da urratsak ematen jarraitzea kudeaketa eredu iraunkorrago baterantz, Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuen ingurumen inpaktua txikituz.

2023·12·19


Mankomunitateak Jasangarritasun Energetikorako Plana garatuko du

 

  • Helburua da urratsak ematen jarraitzea kudeaketa eredu iraunkorrago baterantz, Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuen ingurumen inpaktua txikituz.

 

2021ean hasi zen Mankomunitatea trantsizio energetikoari bidea ematen, ibilgailu-flotak isuritako gas kutsagarriak murrizteko plan bat diseinatuz. Ordutik, hainbat barne-ekintza jarri ditu martxan, besteak beste, ibilgailu elektrikoak erosi ditu daudenak ordezteko eta hondakinak biltzeko zerbitzuaren eta kale garbiketa zerbitzuaren ingurumen inpaktua txikitzeko. Orain, Mankomunitateak abian jarri du Jasangarritasun Energetikoaren Plana, kudeaketa-eredu iraunkorrago baterantz urratsak ematen jarraitzeko.

 

Faseka egingo da

 

Jasangarritasun Energetikoaren Plana faseka egingo da. Lehenik, egungo egoeraren diagnostiko bat garatuko da. Bertan, Planean barne hartzen diren eraikin, instalazio, argiteria publiko eta ibilgailuen inbentarioa egingo da, baita energia-kontsumoa eta bakoitzaren kalifikazio energetikoaren inguruko datuena ere. Planean urteko energia-kontsumoak ere jasoko dira.

 

Bestetik, Jasangarritasun Energetikoaren Planean hobekuntza-proposamenak, inbertsioak, aurrezpen energetiko eta ekonomikoak eta inbertsioen itzulera-aldiak zehaztuko dira, egingo diren azterketetan oinarrituta.

 

Plana egitea Enerki enpresari esleitu zaio lehiaketa publiko bidez, 8.470 euroko prezioan (BEZa barne).