Link interesgarriak
Atzealdea Mankomunitateak herritarren artean gogoeta sustatu nahi du sortzen duten hondakin kopuruaren inguruan, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari begira
2020·11·19
Mankomunitateak herritarren artean gogoeta sustatu nahi du sortzen duten hondakin kopuruaren inguruan, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari begira
- Debabarrenan urtean 427 kg hondakin sortzen dira biztanleko. Herritarrek gero eta gehiago birziklatzen duten arren, gero eta hondakin gehiago sortzen dira, eta Mankomunitateak egunero egiten du lan kopuru hori murrizteko.
- Azaroaren 21etik 29rako astean ospatzen da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea eta Mankomunitateak eskualdean sortzen den hondakin kopuruari buruzko hausnarketa sustatu nahi du, sortzen den hondakin kopurua murrizteko moduak bilatzeko.
Debabarrena Mankomunitatea etengabe ari da lanean gaikako bilketaren tasak handitzeko, eta igoera esanguratsuak lortzen ari direla adierazi du. Hala ere, zehaztu du "ez dugula ahaztu behar sortzen dugun hondakin kopurua geroz eta handiagoa dela". Azaroaren 21etik 29ra Europa osoan egiten den Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari begira, Mankomunitateak hausnarketa sustatu nahi du sortzen den hondakin kopurua eta kopuru hori murrizteko balizko moduei buruz.
2019an Debabarrenako etxeetan 31.162 tona hondakin bildu ziren. Horrek esan nahi du biztanle bakoitzak 427 kg hondakin sortu zituela urte osoan. Horietatik % 54 bereizita bildu eta birziklatzeko kudeatu ziren. Gaikako bilketaren tasak %33 egin du gora 2010etik, eta Mankomunitatearen arabera, "datu hori oso positiboa da". Dena den, herritarrek gero eta gehiago birziklatzen badute ere, gero eta hondakin gehiago sortzen dira. 2010. urteaz geroztik, bildutako hondakinak % 8,83 igo dira (2.529 tona).
Año |
Residuos recogidos |
% recogida selectiva |
2010 |
28.633 ton |
21 % |
2011 |
28.302 ton |
20 % |
2012 |
27.283 ton |
22 % |
2013 |
27.129 ton |
29 % |
2014 |
27.547 ton |
35 % |
2015 |
29.108 ton |
40 % |
2016 |
29.734 ton |
42 % |
2017 |
31.478 ton |
49 % |
2018 |
31.520 ton |
53 % |
2019 |
31.162 ton |
54 % |
Mankomunitateak eskumen mugatuak ditu sortutako hondakin-kopurua murriztu ahal izateko. Joera aldatzen saiatzeko hainbat ekimen abian jarriko dituen arren, Europako zuzentarauek jarraitu beharreko bidea adierazten dute, eta estatuko eta autonomia-erkidegoko legediak ezarri behar ditu sortutako hondakinen kopurua murrizteko neurriak, hala nola erabilera bakarreko plastikoak, bilgarriak, elikagaien hondakinak, etab. murrizteko neurriak.
Datorren astean, azaroaren 21etik 29ra bitarte ospatuko da Hondakinen Prebentziorako Europako Astea, eta Mankomunitateak herritarrei haien birziklapen ohituren eta sortzen duten hondakin kopuruaren inguruan hausnartzeko deia egiten die.