Link interesgarriak
Atzealdea Maileguen itzulketa egiteko buzoi bat jarri da Mendaroko Liburutegian
2022·04·05
Maileguen itzulketa egiteko buzoi bat jarri da Mendaroko Liburutegian
- Herritar baten proposamenari erantzunez instalatu du buzoia Udalak, eta astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta 17:30etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Mendaroko Udalak maileguen itzulketa egiteko buzoi bat jarri du herriko Liburutegian. Bertan, liburutegian mailegatuta hartutako edozein liburu edo dokumentu itzuli ahalko dira, Lburutegiraino igo gabe.
Buzoiaren ordutegia ia egun osokoa izango da: goizeko txandan 08:00etatik 15:00etara bitartean egongo da irekita; arratsaldean, aldiz, 17:30etatik 20:00etara. Udaletxearen ordutegi berbera izango du.
Buzoia jartzearen ideia herritar batek egindako proposamenaren bitartez heldu zen. Mendaroko Udalak begi onez ikusi zuen, eta dagoeneko instalatuta dago buzoia.