Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Maiatzaren 31an, arratsaldeko 18:00etan, bertso pilota saioa ikusteko aukera izango da Mendaroko pilotalekuan

3
Kukuprakak eta Bitxiloreak izango ditugu parez pare pelota eta bertso lehian.

2024·05·22


Maiatzaren 31an, arratsaldeko 18:00etan, bertso pilota saioa ikusteko aukera izango da Mendaroko pilotalekuan

Kukuprakak eta Bitxiloreak izango ditugu parez pare pelota eta bertso lehian.

Ados Pilotak “Bertso pilota” udaberri torneoa antolatu du maiatza eta ekainean zehar. Jaialdirako maila handiko pilotariak lau taldetan banatu dira, eta botilero moduan bertsolari bana edukiko dute atsedenaldietan bertsoz animatuz.

Mendaron liga fasea jokatuko da maiatzaren 31n. Kukuprakak taldea, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pelotariekin eta Sebastian Lizaso bertsolariarekin osatutakoa, eta Bitxiloreak, Zabala, Barrokal eta Etxebeste pilotari eta Aitor Sarriegi bertsolariarekin osatutakoa, arituko dira euskal kulturaren oinarrietako bi, bertsolariza eta pilota, uztartuz. Sarrerak bost euroan erosi ahal izango dira.

1 2 3