Link interesgarriak
Atzealdea Maiatzaren 22an bilera egingo da Mendaroko ibaiaren eskuinaldeko zuhaitzen mozketa eta ale autoktonoak landatzeari buruzko azalpenak emateko
2024·05·17
Maiatzaren 22an bilera egingo da Mendaroko ibaiaren eskuinaldeko zuhaitzen mozketa eta ale autoktonoak landatzeari buruzko azalpenak emateko
Mendaroko Udalak Deba ibaiaren eskuineko aldean eta trenbidearen parean dauden altzifreen mozketa egin ahal izateko Uraren Euskal Agentziari eskabidea aurkeztu zion martxoan, eta apirilean aipatutako obrak egiteko baimena eman zion agentziak udalerriari.
Deba ibaiak eta Kilimon errekak bat egiten duten zubiaren ondoan eta ibaian gora, eremu horretan dagoen tren geltoki pareraino dauden altzifreak moztuko dira. Zuhaitz horiek, gaur egun, pantaila-efektu egokia sortzen dute ibaiaren eskuineko ertzaren ingurumen-egoera hobea izan dadin. Hala ere, ezabatzen den landaretzaren ordez ibaiertzeko landaredi autoktonoa jarriko da, bertako begetazioaren alde eginez, hurrengo landaredi geldialdi denboraldian, 2024ko neguan hain zuzen ere.
Mendaroko Udalak herritarren gonbitea zabaldu nahi die datorren asteazkenean, maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Batzar Aretoan egingo da bilerara. Bilera hau gure komunitateko kideek beren ideia eta iritziekin parte har dezaten egingo da. Enetz Ezenarro, Mendaroko alkatea, eta Inge Ugalde, Mendaroko hirigintza teknikaria, egongo dira bertan azalpenak eman eta zuen galderei erantzuteko.