Link interesgarriak
Atzealdea Lurpeko edukiontziak lurrazalekoekin ordezkatzen jarraitzen du Mankomunitateak eskualdeko hainbat puntutan
2021·09·21
Lurpeko edukiontziak lurrazalekoekin ordezkatzen jarraitzen du Mankomunitateak eskualdeko hainbat puntutan
-
Mallabian, Ermuan eta Eibarren lanak amaituta, asteazkenean, irailaren 22an, Elgoibarren hasiko dira.
-
Helburua da mantentze-gastuak murriztea eta edukiontzien praktikotasuna eta irisgarritasuna hobetzea, baita zerbitzuaren kalitatea ere.
Mankomunitateak lurpeko edukiontziak lurrazalekoekin aldatzen jarraitzen du eskualdeko hainbat puntutan. Mallabia, Ermua eta Eibarko lanak amaituta, Elgoibarren txanda da orain. Irailaren 22an hasiko dira Elgoibarren lurpeko hainbat edukiontzi aldatzen, eta urriaren 20an amaituko dituzte lanak bertan. 29 edukiontzi aldatuko dira guztira Elgoibarren, zaharkituta daudelako eta berritzeko beharra dutelako, eta eskualdean, guztira, 52 edukiontzi aldatuko dira.
Aldaketarekin lurpeko edukiontzien kopurua murriztuko da, hauen mantentzeak dakarren gastua txikitzeko eta herritarrei lurpeko edukiontzien konponketek sortzen dizkieten eragozpenak ekiditeko. Helburua da hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzea, mantentze gastuak murriztea, zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzea.
Lurrazaleko edukiontziak gutxien eragozten duten lekuan ipiniko dira, herritarren egunerokotasuna oztopatuko ez duten tokian. Estetikoki homogeneoak izango dira guztiak eta Mankomunitateko langileek hondakinak azkar jaso ditzaten kokatuko dira. Modu honetara, hondakinak biltzean zarata murriztuko da eta langileen segurtasuna eta erosotasuna bermatuko da.
Elgoibarko lanen kronograma
Irailaren 22an eta 23an, San Roke 10-12ko edukiontziak aldatuko dira. Lanak egiteko aparkaleku hartuko dira kiroldegiaren ondoan, irailaren 22ko goizetik irailaren 24ko eguerdira arte.
Ondoren, Santa Ana kaleko 11. zenbakiko edukiontziak aldatuko dira, eta gero Ermuaranbidekoak. Urriaren hasieran Santa Ana kaleko 30. zenbakiko edukiontziak aldatuko dira, eta Santa Klara kaleko 30. zenbakiko edukiontzien txanda izango da gero. Pedro Muguruza bideko 6 eta 30 atarietako edukiontziak aldatuko dira azkenik.
Elgoibarko lanak amaitu ondoren, Mutrikukoak hasiko dira.