Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Lur Korta ipuin kontalariak ‘Ipuinekin jolasean’ ikuskizuna eskainiko du apirilaren 22an Liburutegian
2022·04·19
Lur Korta ipuin kontalariak ‘Ipuinekin jolasean’ ikuskizuna eskainiko du apirilaren 22an Liburutegian
- 18:45ean izango da eta 4 eta 8 urte arteko haurrei dago zuzendua. Sarrerak doan eskura daitezke liburutegian bertan.
Datorren larunbatean, apirilak 23, Liburuaren Eguna da, eta horren aitzakian, Mendaroko udal Liburutegiak, ‘Ipuinekin Jolasean’ ikuskizuna antolatu du ostiralerako, apirilak 22. 18:45ean izango da eta 4 eta 8 urte arteko haurrei dago zuzendua. Sarrerak doan eskura daitezke liburutegian bertan.
Lur Korta ipuin kontalaria izango da arduraduna. Kortak betidanik istorioak kontatu, antzeztu eta bizitzeko grina izan du, eta horrek aktore, ipuin kontalari eta antzerki irakaslea izatera eraman du. Dioenez, “Ipuinez gozatzen dugun bitartean ipuinetako pertsonaiekin jolastu eta barre egiteko aukera izango dugu”.